2025/02/11
Egungo gizarte-errealitateari erreparatuta, bistakoa dugu euskararen ezagutzak ez duela beti bermatzen erabilera, eta harenganako jarrera ona izateak ere ez dakarrela berarekin hiztun aktibo izatea. Hala izanik, errealitate soziolingusitiko ezberdinak elkartuz Paz de Ziganda Ikastola, Jaso Ikastola, Zangozako Ikastola, Tafallako Ikastola eta Lizarra Ikastolako gazteen arteko topaketa burutu zen. Gazteek, taldetan lan eginez, esperientzia paregabea bizi zuten eta, kirolaren bidez, adiskidetasuna eta elkarlana sustatu zituzten.
Jardunaldia hiru zatitan banatu zen. Lehenik, Just Dance ekintza izan zuten, non musika erritmo bizian dantza egin zuten gazteek, barre algarak eta giro dibertigarria sortuz. Ondoren, mahai-jokoen txanda iritsi zen: musa, txintxona, partxisa eta gezurtia.
Azkenik, herri kirolak iritsi ziren, eta gazteek lokotxak, txingak, zakulariak, korrikalariak eta giza proba bezalako erronkak gainditu behar izan zituzten. Ikuskizun ikusgarri eta dinamikoa izan zen, eta parte-hartzaile guztiek euren indarra eta trebetasunak erakutsi zituzten.
Goiz dibertigarria izan zen, eta gazteen balorazioa oso positiboa izan zen. Esperientzia honen ondoren, beste asko etorriko direla espero dugu, kirolaren bidez elkartzeko aukera berriz ere bizitzeko. Topaketa hau gazteen arteko elkarlana eta adiskidetasuna sustatzeko aukera paregabea izan zen, eta etorkizuneko ekitaldietarako itxaropen handia sortu du.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU