2025/01/15
Nafarroa Oinez Fundazioak, Zangozako Ikastolak, Zangozaldeako Mankomunitateak eta Zangozako Udalak Oinez Basoa 2024 hitzarmena sinatu dute gaur. Akordio honen bitartez Mankomunitateak hegazti behatokien eta sagurzaharren kutxen proiektuetan lagunduko du eta Udalak ikastolak aurrera eramango duen zuhaitz landaketan parte hartuko du.
Mankomunitatearen laguntzari esker hegaztien behatokietan jarriko diren igluak lortu dira. Horretaz gain, Mankomunitateak beraien garraioaz eta instalazioaz arduratuko da ere. Gainera, saguzarrentzako kutxen finantziazioaz arduratuko da.
Bestalde, udalak honako konpromiso hauek hartu ditu: landaketa egitea; beharrezko ingurumen-baimena lortzeko eskabidean laguntzea; 2024ko deialdi publikoan basoberritzeko laguntzen izapidetzea kudeatzea, memoria teknikoaren eta proiektua egitearen kostua bere gain hartuta; landaketarako beharrezko lanak egitea; eta birpopulatutako lurzatia Nafarroako Oinez Basoa sarean integratzeko baimena ematea.
Bertaratu dira: Elena Zabaleta Andresena, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria; Carlos Arcelus Rota, Zangozako Ikastolako lehendakaria; Javier Solozábal Amorena, Zangozako alkatea; Aitor Sola Ochotea, Zangozaldeako Mankomunitateko lehendakaria.
Oinez Basoa 2024
Bgarren Oinez Basoa izango da Zangozako Ikastolarentzat; izan ere 2014an ospatutako Nafarroa Oinezen, Eskualdeko Mankomunitatearekin eta Zangozako Udalarekin lankidetzan, hiru jarduera nagusi burutu ziren: tokiko hiri-hondakinen zabortegi zaharra berreskuratzea, hainbat landare-espezie landatuz, baso jangarri bat sortzea eta habia-kutxak jartzea Irati eta Aragoi ibaien korridorean, inguruko hegaztiak berreskuratzea bultzatzeko.
Nafarroa Oinez 2024 edizio honetan Zangoza aldean hainbat jarduera biltzen dituen proiektu berri bat garatzea erabaki da:
Hostozabalak landatzea.
Zangozako Udalarekin adostuta hektarea bateko azalera duen eta Kasedako Sotoan dagoen eremua landatzea erabaki da.
Hostozabal autoktonoak landatzea erabaki da, hala nola lizarra, basa-makala, almeza, serbala..., espezie horiek inguruneari onura handiak ekartzen dizkiotelako, besteak beste:
Paisaia lehengoratzea eta lurraren higadura eta degradazioa prebenitzea. Biodibertsitatea aberasten laguntzea.
Tokiko flora eta faunaren babesleku diren mikroklimak sortzen laguntzea.
Baso-suteen aurkako prebentzioa eta defentsa.
Hegazti behatokiak kokatzea.
Birziklapena Nafarroa Oinez ospakizuna jai jasangarria izatea helburu duen Oinez Berdea dekalogoan jasota dago. Oinarrizko printzipio honi jarraiki hegaztientzako bi behatoki sortuko dira, erabiltzen ez diren beira jasotzeko edukiontziak berregokituz eta hartuko dituzten inguruneetan integratuz.
Lehenengoa Zangozako araztegiko putzuen aurrean jarriko da. Biologo eta ornitologia gustuko duten lagun asko joaten dira bertara; izan ere, uretako hegazti ugari ikus daitezke, bai autoktonoak bai migratzaileak: ahate urdina, ahate koilara arrunta, zertzeta arrunta, txilinporta, ubarroia, koartza hauskara, martin arrantzalea, beltxarga eta abar luze bat.
Bigarrena Oibarko simaurtegian egongo da. Eremu mugatua da, Ingurumenak kudeatua, eta bertan hegazti nekrofagoak elikatzeko hilotzak uzten dira, hala nola putreak, sai zuriak edo ugatzak, baita beste harrapari batzuk ere, hala nola miru beltza edo miru gorria.
Saguzarrentzat habia-kutxak kokatzea.
Zangozako eskualdean bada gau-saguzar ertaina talde bat (Nyctalus noctula), saguzar espezie oso urria penintsulan, eta galtzeko arriskuan dagoen espezietzat hartzen da Nafarroako Fauna Espezie Mehatxatuen Katalogoa, 254/2019 FORU DEKRETUAREN bidez onartua.
Hala habia-kutxa mota, nola Zangozako hiri-eremuaren barruko kokaleku egokiena aukeratzeko, saguzarretan aditua den tokiko biologo baten aholkularitza izango dugu.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU