2024/11/15

Paz de Ziganda Ikastolak gaur ireki duOinez denda izango dena. Lokala Atarrabiako Kale Nagusian dago, eta zabalik egonen da 17:00etatik 20:00etara ostegun eta ostiraletan, eta 10:30etik 13:00etara larunbatetan.

17:30ean abiatu dira Paz de Ziganda ikastolako erraldoiak, guraso eta ikasleek lagunduta, kalejiran, ikastola bertatik inaugurazio ekitaldiari hasiera emanez. Material, Muntaia eta Grasmo Batzordeetako kideak esfortzu eta ilusio handiz lanean aritu dira egun honetan dena prest izateko. 18:00etan heldu da kalejira alaia, azkenean, berariazko inaugurazio-ekitaldiari hasiera emateko.

Maider Nuin ikastolako lehendakariak eta Iñaki Erroz zuzendariak bertaratutakoen babesa eskertu dute denda irekitzean. Arrasate familiari ere eskerrak eman dizkiote, 2010. urtean bezala, Atarrabiaren bihotzean dagoen lokal bera utzi baitu. «Zuen laguntzari esker, gure hezkuntza eredua eta euskararen eta euskal kulturaren normalizazioa bultzatzen jarraitu ahal izango dugu», adierazi du lehendakariak.

Era berean, Iñaki Errozek «Buruz, Bihotzez, Oinez» leloarekin agurtuz hasi du bere hitzaldia. Zuzendariak pozik aurkeztu die bertaratutako guztiei Nafarroa Oinezeko batzordeetako bolondres guztien ahaleginari esker sortutako material ugaria, askotarikoa eta koloretsua. «Hau guztia gure hezkuntza eredua bezalakoa da: euskalduna, kooperatibista, elkarlanaren bidez sortua», aipatu du Iñaki Errozek. Arrosa, berdea eta horia izan dira protagonistak.

Kolore biziak, sortzaileen arabera, talde lana bultzatzen, alaitzen eta uztartzen dutenak.



Itzuli
2025eko Nafarroa Oinez dendaren irekiera 2025eko Nafarroa Oinez dendaren irekiera

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia