2024/11/09

Paz de Zigandak ofizialki aurkeztu du Nafarroa Oinez 2025

4.000 pertsona baino gehiago (CC.Itaroak emandako datuen arabera) izan dira Itaroan larunbat honetan, azaroak 9, datorren urteko urriaren 19an Paz de Ziganda ikastolak Atarrabian antolatuko duen Nafarroa Oinezen aurkezpen ofizialean. Albina Stardust Euskaraldiaren enbaxadorea izan da ekitaldiaren zeremonia-maistra, eta bertan aurkeztu dituzte Nafarroa Oinezeko arropa eta merchandising bilduma berria. Desfilean, kultura, kirol eta gizarte arloko 27 kolektibo eta erakundek hartu dute parte. Aurkezpenean, ordezkaritza instituzional zabala izan da. Mikel Oteiza Atarrabiako alkatea eta Alfredo Arruiz Uhartekoa izan dira bertan, beste hainbat zinegotzi eta udal ordezkarirekin batera.

Paz de Ziganda Ikastolaren izenean, Iñaki Erroz ikastolako zuzendariak eta Maider Nuin ikastolako lehendakariak hitz egin dute. Bere hitzaldian, Errozek kooperatibismoaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, baita ikastolaren beraren idiosinkrasian eta Nafarroa Oinezen dimentsioetako proiektu baten antolaketan lankidetzak eta auzolanak duten paper nagusia ere. Errozek gogorarazi duenez, gaur egun 200 pertsona baino gehiago ari dira lanean 15 batzordetan, Nafarroa Oinez 2025 aurrera ateratzeko. Maider Nuin Paz de Ziganda Ikastolako lehendakariak, bere aldetik, desfilean parte hartu duten erakunde kolaboratzaile guztiek proiektuan izan duten inplikazioa eskertu du. Horrez gain, adierazi du berak direla ikastolaren eta 2025eko Nafarroa Oinezen helburuak, bai sozialak, bai kirol arlokoak eta baita kulturalak ere.

  Paz de Zigandak ofizialki aurkeztu du Nafarroa Oinez 2025



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia