2024/10/05

Maragarita Nafarrokoak idatzitako ‘Heptameron’ lanaren laugarren irakurraldia egin da Zangozako Ikastolan

Margarita Nafarrokoak idatzitako “Heptameron” lanaren laugarren irakurraldia ospatu da Zangozako Ikastolan. Nafar Ateneoak eta Nafarroa Oinezek, elkarlanean, irakurketaren eguna antolatu dute. Bertan, Zangozaldeko euskaltzale ugari bildu dira: ikastolako ikasle eta irakasleak, gurasoak, ikasle ohiak, zonaldeko bizilagunak…

“Heptameronen” irakurraldia Margarita Nafarrokoa erreginaren lana goraipatzeko eta euskara sustatzeko helburuarekin antolatzen da. Urtero, irakurraldi bat egiten da herri desberdinetan eta aurten, Nafarroa Oinez dela eta, laugarren irakurraldiaren eguna, Zangozako Ikastolan egitea erabaki zen.

Irakurraldiaz gain, Nafarroako erregina izan zenaren inguruko hainbat jarduera burutu ziren. Iker Iberok, Virtualan ondare birtualizazioaren enpresaren sortzaileak, “Humanitate digitalak Zangozan eta Nafarroan” hitzaldia eman zuen. Arratsaldean, Zangozako Enrike II Talde Kulturalaren eta Jon Oriaren “Mistizismoa Nafarroako Margaritaren lanetan” tesia aurkeztu zen eta, eguna amaitzeko, Pilar del Vallek “Nafarroako Margarita: erregina humanista eta idazle feminista”, Heptameron abesbatzaren laguntzaz, hitzaldia eman zuen.

Margarita Nafarrokoa eta Zangoza

Gaurkoa Nafar Ateneoa eta nafar ikastolen jaiaren arteko bigarren kolaborazioa izan da. Martxoan, Nafarroa Oinezek antolatutako jarduera programaren barruan, Ixabel Etxeberriaren Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) liburua aurkeztu zen, nafar erreginak Zangozarekiko gordetzen duen harremanagatik, Enrique II.aren, zangozarraren, emaztea izateagatik.



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia