2022/06/06

Oinezek Herriari baditu txapeldunak!!!

LEERDS taldea izan zen garaile, Barasoain eta Garinoaindik etorriak! Bigarren postuan Berbintzana taldea eta hirugarrenak berriz Kanku, Erriberritik.

Oso final ederra, lehiatua, herri kirolaz eta euskaraz gozatzeko pertsona ugari batu zituena. Norgehiagoka 12'30tan hasten zen, Nafarroa plazan eta bertan aritu ziren 6 taldeak: Herri gaztainak, Leerds, Akerbelarrak, Tximistak, Berbintzana eta Kanku taldea.

Mila esker denoi!!! Final aurre guztietan egondako talde zein laguntzaile guztiei! Ederra bizi izan duguna asteburu guzti hauetan, baita Finala ere.

OINEZEK HERRIARI - FINALA



Itzuli

Hurrengo ekitaldiak