2022/05/26

Juul kanpaina gure haur eta gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea du helburu. Horretarako zenbait ekintza burutzen dira ikastoletan, horien artean, hauteskunde literarioak.

Aurtengoa 24. saioa izan da eta Euskal herriko ikastoletako haur eta gazteek 14.400 bototik gora eman dituzte gustukoen duten liburuari lotuta. Ilustratzaileei dagokionez, 7.500 bototik gora jaso ziren.  Berauen baitan sortu da saritu zerrenda.

Idazle sarituak honako hauek izan dira: Amaia Egidazu Dorotea liburuarekin, Almudena Cid Minutu eta erdiko munstroak liburuarekin, Ibon Martin Onin eta denboraren makina eta Onin mitologiaren lurraldean liburuekin, Enara garmendia Hiru gara, baina niri bost! liburuarekin, Jasone Osoro Go!azen New York, New York eta Festa liburuekin, Estibaliz Vivanco Argixorgin liburuarekin, Jon Arretexe Beti iparralderantz liburuarekin, Jhon Andueza Magali ez dago bakarrik liburuarekin.

Ilustratzaileak aintzat hartuta: Emmanuel Montiel, Eider Eibar eta Joseba Larretxe “Josevysky”.

Atzoko egunaz ospatu idazle eta ilustratzaile bozkatuenei sariak banatzeko ekitaldia. Tafallako Kulturgunean izan zen, 2022ko Nafarroa Oinez antolatzen ari den Garcés de los Fayos Ikastolako familia, langile eta ikasleen laguntzaz. Azken hauek dantza ederra eskaini zuten Nafarroa Oinezen maskota den Ezkurtxo lagun zutelarik.

Halaber, bertan izan ziren Tafallako alkatea den Jesus Arrizubieta eta Euskarabideako zuzendari- gerentea den Mikel Arregi baita Euskal Herriko Ikastolen ordezkariak ere.

Urtero legez Juul saria Euskal Herriko artista batek sortu du. Aurtengoan Fernando Pagola artistaren lana izan da.

Ohi bezala, sarituak izan diren idazleen eta ilustratzaileen erantzuna bikaina izan da eta Nafarroako Ikastolen Elkartea oso eskertuta dago haien parte hartzearekin.

Nafarroako Ikastolen Elkarteko Elena Zabaleta Andresaren hitzetan “gure gizarte aldakor honetan gutxi irakurtzen omen dugu eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko zer egin daitekeen, kezka-iturri da eremu ezberdinetan. Hala gertatzen da gure ikastoletan ere. Horregatik, JUUL kanpaina egoera horri aurre egiten laguntzekotresna/bidea izan daitekeela uste dugu, edo, behintzat, hala izatea nahiko genuke”.

Ekitaldia streaming bidez eman zen, eta lotua hauen bidez ikus daiteke:



Itzuli
JUUL Sari banaketa 2022 JUUL Sari banaketa 2022

Hurrengo ekitaldiak