Orotara, 35 lan aurkeztu dituzte Euskal Herriko Ikastolen III. Komiki Lehiaketara. 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua, eta Euskal Herriko Historiaren pasarte bat gaitzat hartuta, hura komikira eraman behar dute parte-hartzaileek. Hirugarren ekitaldi honetarako aukeratutako gaia Euskara Batua izan da. Ikastolen Jaiek, elkarlanean, antolatutako ekimena da berau.

+ info

Musika Joseba Tapiak egin du, eta letraz Maddalen Arzallus arduratu da. Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du abestiak. Nahiz trikitilaria izan den musika konposatu duena, 5 emakumek abesten dute: Olaia Inziarte, Nerea Erbiti, eta Maider Ansa nafarrek; eta Leire Letu eta Kristina Aranzabe gipuzkoarrek.

+ info

Gaur mustu da Lakuntzako Kultur Etxean, Asunción Goikoetxea artista bakaikuarra omentzen duen Artea Oinez erakusketa

Gaur arratsaldeko 18:30etan ireki dizkio ateak Lakuntzako Kultur Etxeak, ekainaren 4ra arte ikusgai izanen den “Artea Oinez” erakusketaren XXVI. edizioari. Aurten, Artea Oinezek eta Etxarriko Andra Mari Ikastolak, Asun Goikoetxea artista bakaikuarra omendu nahi izan dute, arteari eta kultura garaikideari, euskarari eta ikastolekin beti izan duen lankidetza eskuzabalari egindako ekarpenagatik.

+ info

Gureari arnasa eman beharra: euskararen arnasgunean eta D eredua indartzeko aldarri sendoa Lakuntzan

Euskarari eta hezkuntzari buruzko jardunaldia burutu da apirilaren bukaeran, Lakuntzako kultur etxean, aurtengo Nafarroa Oinezen programaren barnean. Jardunaldiak bi mahai-inguru izan ditu; bat euskararen arnasguneei buruzkoa, eta bestea D ereduari buruzkoa.

Punta-puntako adituek hartu dute parte hausnarketa sakonak egiten eta erronka berriak  proposatzen.

+ info

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia