Hostozabalak landatu, saguzarrentzako habia-kutxak jarri, Txuspo Poyo artistaren zuhaitz etxea zaharberritu eta interpretazio kartelak jarriko dira, besteak beste
Inaugurazio ekitaldia Altsasuko Txuspo Poyoren zuhaitz-etxearen inguruan izango da otsailaren 23an, larunbata, 11:30ean. Iņigo Aritza Ikastolak jarraipena eman nahi dio 2008an sortutako proiektuari.
Altsasun, joan den urrian ospatu zen Oinez arrakastatsu eta jendetsuaren ostean, orain OINEZ BASOA 2018 proiektua inauguratzeko unea iritsi da.
Gehiago irakurri
350 baino gehiago dira eta aske sustraitzeko prest daude jadanik. Landaketa proiektu honekin, Tafallako Ikastolak ingunurearekiko errespetua adierazi nahi die bere ikasleei.
Gehiago irakurri
Javier Peralta (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Irene López-Goņi (NIE) Oinez Basoak Unibertsitate horrekin daukan proiektua garatzeko bileran ari dira, beste lantalderekin batera. Natusfera izeneko plataforman aurkitzen ahal da proiektu hau eta honekin lotutako beste Ikastoletako zortzi proiektu basoei buruz.
Gehiago irakurri
Oinez Basoa sarean Tafallakoa izan zen sortu genuen bigarrena, 2011an bertako ikastolak eta 2012an San Fermin Ikastolak antolatu zituzten Nafarroa Oinezen baitan. Landaketa 2012ko neguan gauzatu zen, beraz, oraintxe beteko ditu 7 urte Tafallako Oinez Basoak.
Gehiago irakurri
Bostehun bat ikaslek hartzen dute parte ekimenean, eta gai asko lantzen dira: besteak beste, ingelesa ikastea, obesitatearen prebentzioa, eskola-jazarpena, eta ekologiaren zientzia eta ingurumen heziketa indartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko hogei ikertzaile (NUP) liderrak dira da bost ikerketa-proiektutan.
Gehiago irakurri
Atzo, igandea, Oinez Basoan egon ginen zuhaitzei plastikoa kentzen. Eguraldi txarra izan genuen eta jende asko hurbildu ez zen arren, lan polita burutu ondoren gustora gelditu ginen. 2011an landutako basoa ederra dago eta zaintze lanetan ibiltzea oso atsegina da. Hurrengo baterako ere zeregina geldittu denez, ez ezazue aukera galdu!!!!
Gehiago irakurri
Natusfera zientzia herritarrari lotutako plataforma da, naturaren inguruko behaketak erregistratu, antolatu eta partekatzea ahalbidetzen du. Naturazale sutsu askotariko parte hartzea bultzatzea du helburu baita mundu naturalaren eta beronen ustiaketaren ezagutza sustatzea ere.
Gehiago irakurri