2018. urtean, Iñigo Aritza Ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinezaren barruan, Altsasuko Oinez Basoa sortu zuten. Hainbat ekintza burutu ziren (zuhaitz landaketa, garbiketa, panel informatiboak…) eta gauenarentzako habia-kutxak jarri ziren. Jarraian, Lehen Hezkuntzan gauenaren inguruko lanketaren inguruan egindako lana aurkezten dizuegu. Interesgarria benetan!
Gehiago irakurri
2017ko urrian, Tantirumairu Ikastolak Nafarroa Oinez besta antolatu eta ospatu zuen Lesakan. Eta, aipatu dugun bezala, kalte ekologikoa orekatzeko asmoz, besta ospatzen den tokian ingurumenarendako testigantza onuragarri bat uztea erabaki zen: naturgune autoktonoa birsortzea, euskararen eskutik sortuko zen basoa hain zuzen. Eta horixe egin zen, 11.000 zuhaitz inguru landatu ziren Fraingo Ziobi inguruan.
Gehiago irakurri
Tantirumairu Ikastolak 11.000 zuhaitz inguru landatu zituen Fraingo Ziobi inguruan eta, herriari zerbait gehiago eman nahian, helburu pedagogikoa zuen zerbait sortzearen konpromisoa hartu zuen.
Irailaren 22an ekitaldia ospatuko da, zenbait mahai-informatibo jarriko dira naturgune honetako animalia eta landaredia ezagutzeko. Gainera, bost ikastolen arteko topaketa izango da naturarekiko harremanak sendotzeko.
Gehiago irakurri
Altsasuko Oinez Basoan, eskuhartze desberdinak egiten ari dira. Horietako bat saguzarrentzako habia-kutxak jartzea izan da. Hau kontuan hartuz, saguzarrak lantzen aritu dira Iñigo Aritza Ikastolan ikasleekin. Jarraian, Haur Hezkuntzan egin zen proiektua aurkezten dizuegu.
Gehiago irakurri
2019ko otsailean, Altsasuko Oinez Basoan gaztainondo eta gereziondoak landatu ziren. Basoaren jarraipena egiten ari da eta ematen ari den garapena irudien bidez zuekin partekatu nahi dugu.
Gehiago irakurri
Egun hauetan Lekeitioko lagunak etorri zaizkigu bisitan eta DBH 1. mailako ikasleekin elkarbizitzen ari dira. Gaur, BASOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, Oinez Basoa ikustera eraman dituzte.
Gehiago irakurri
Oinez Basoa garbi-garbia dago! Hiru auzolanetara deitu ondoren eta Oinez Basora gerturaturiko pertsona batzuei esker gure basoa ederra eta osasuntsu dagoela esan dezakegu!
Mila esker guraso, ikasle eta irakaslei eskainitako laguntzagatik!
Gehiago irakurri