Basoak Basora

Nafarroa Oinezek uzten duen aztarna ekologikoa (CO2 isurketak batez ere) gutxitzeko asmoz, Oinez Basoa sortzea erabaki genuen, festa ospatzen den tokian ingurumenaren kalitatea hobetuko duen testigantza bat uzteko behin betiko; natura-gune autoktono bat birsortzea, alegia.

Ildo beretik, basoak basora ekimenaren bitartez zuhaitzak landatzen ditugu Oinez basoetan. Oinez egunean basoaren/edalontziaren truke ematen den euroa landaketa edo eta urteko Oinez Basoa ekimenak hartzen dituen proiektuetara bideratzen da. Horretaz gain, etxera bueltatu aurretik edalontzia itzuliz gero ekarpena bikoitza bilakatzen da, ikastolek edalontzia garbitu eta hurrengo Nafarroa Oinez egunean berrerabiltzen baitute edalontzi berriak egitea saihesten delarik.



2021ko urriak 17 octubre 2021

Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Pedro Luis Kontserbak Boluntarioak