Azken berriak

Nafarroa Oinezen aurkezpena Udalaren Kultura Sailari

2018/12/04

Aurreko asteazkenean Tuterako kultur zinegotziarekin bildu ginen Nafarroa Oinez 2019 aurkezteko asmoz.

+ info

Heldu da Nafarroa Oinez 2019ko lehenengo arropa

2018/11/29

Heldu da Nafarroa Oinez 2019ko lehenengo arropa. Ikusteko irrikitan bazaude, gerturatu ostiralean, azaroak 30ean, Argia Ikastolara 16:00etan. Iada gure familiak herrietan zehar ibili dira saltzen. Aurreko astean Lesakan eta Goizuetan egon ziren.

+ info

Nafarroa Oineza, 2019an Tuteran

2018/11/07

Argia Ikastolaren historia 1984an hasi zen; zehazki, azaroaren 5ean, bost neska-mutil eskolak euskaraz jasotzen hasi zirenean Beterri peñako lokaletan. Guraso talde baten ekimenari eta ahaleginari esker abiatu zen, haiek egin baitzuten apustua Erriberan aitzindaria zen hezkuntza proiektu euskaldun eta kooperatiba izaerakoaren alde.

+ info

Iņigo Aritza Ikastola oso pozik dago euskaltzaleek Altsasun emandako erantzunarekin

2018/11/07

Iñigo Aritza  Ikastolak esker hitzak besterik ez ditu emateko. Eskerrak, etorri ziren milaka eta milaka euskaltzaleei, eskerrak giro ezin hobe hori bermatu zenuten guztiei eta eskerrak —bereziki eta gertu-gertutik— Iñigo Aritza Ikastola zein Nafarroako ikastoletako familiei, haiek izan zirelako auzolanean egun paregabe hura posible egin zutenak.

+ info

Opatutakoak

2018/10/22

Atzoko egunean zehar ibilbide eta guneetan topatutako zenbait objektu Iñigo Aritza Ikastolan ditugu. Berreskuratzeko deitu ikastolara 948 56 29 51.

+ info

Eroski Bidaiak. Zenbaki sarituak

2018/10/22

Egonaldia Mediterraneo aldean

  • 04.598
  • 12.576


Kariberako bidaia

  • 11.992
  • 09.525

Bi kasuetan lehen zenbakia izango da indarrean hamabost egunez. Bien bitartean erreklamatuko ez balitz, bigarren zenbakia izango da saritua eta jabeak beste hamabost eguneko epea izango luke erreklamatzeko.

+ info

2019ko urriak 20 octubre 2019

Hurrengo ekitaldiak

Egin zure ekarpena Pedro Luis Kontserbak Babesleak Boluntarioak

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu

Oinez Basoa
Oinez Gailurra
Txikiak Handi
Erronka