2021/04/26

NAFARROA OINEZ 2021. DENDA BERRIA LIZARRAN

 

Joan den urtarrilean itxi genuen urtebete luzez martxan izan dugun denda Lizarran. Orduz geroztik Nafarroa Oinez jantziak erosi nahi izanez gero online dendaren bitartez egin behar izan da edo eta antolatu ditugun material salmenta irteeretan. Aurrerantzean, aipaturiko jantziak berriki ireki dugun dendan ere erosi ahal izango dira, García El Restaurador kalean hain zuzen, lehenago La Papelería zegoen lokalean.

Ohi bezala, auzolanean egokitu dugu espazioa, eta momentuz, astean hiru egunetan irekiko dugu, astearte eta asteazkenetan arratsaldez eta ostegunetan goiz eta arratsaldez.

Lizarra Ikastola osatzen dugunok Salvatierra Gorriti anaiak eskertu nahi ditugu lokala lagatzearekin eman diguten aukera berri honengatik.

HEGAN OINEZ!!!

 

 

 

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Larunbata

Igandea

11:00-13:30

 

 

 

 

 

 

 

17:30-20:00

 

 

 

 

 

 

 



Itzuli

Hurrengo ekitaldiak