Hitza: Joseba Sarrionandia
Musika: Amets Larraza (Hesian), Lur Larraza (La Betty Travan), Petti eta Martxel Arkarazo, Fran Urias (Hesian), Igor Artieda (Oinez09 jardueretako arduraduna), Kaki Arkarazo eta Luisillo Kalandraka (Vendetta)
Hara gure oinak
bidea eginez:
Biderik badugu?
Ez dugu biderik
egiten badugu
izango dugu
egiten badugu
izango dugu
bidea
Bide guztiak ez dira errazak,
oinez goaz baina
txikiak ere baditu oinak
handienak haina (bis)
Ez dugu ja lotsa
euskaraz eginez:
Euskara badugu,
ez dugu euskararik
egiten badugu
izango dugu
egiten badugu
izango dugu
hizkuntza
Ez gelditu lotan
ametsak eginez:
Ametsa badugu,
ez dugu ametsik
egiten badugu
beteko dugu
egiten badugu
beteko dugu
ametsa Bide guztiak ez dira errazak,
oinez goaz baina
txikiak ere baditu oinak
handienak haina (bis)
Badabil jendea
herria eginez:
Herria badugu,
ez dugu herririk
egiten badugu
izango dugu
egiten badugu
izango dugu
herria
Bide guztiak ez dira errazak,
oinez goaz baina
txikiak ere baditu oinak
handienak haina
Bide guztiak ez dira errazak,
oinez goaz baina
txikiak ere baditu oinak
handienak haina
Bide guztiak ez dira errazak,
oinez goaz baina
txikiak ere baditu oinak
handienak haina
Bide guztiak ez dira errazak,
oinez goaz baina
txikiak ere baditu oinak
handienak haina
Nafarroa Oinez 2009ko kanta - Audioa deskargatu
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU