Nafarroa Oinez 1983

Urtea: 1983
Herria: Bera
Ikastola: Labiaga

Euskara Eskolara

Hitza: Mikel Taberna
Musika: Herrikoia

Nafarroa oinez dela
Beratik notizia
irailak hemezortzian
harat mundu guzia
gure hizkuntza zaharrak
egin dezan jauzia
euskara nahi dugulako
berri eta bizia.

letra guzien jabea
zientzia ikastera
bizi nahi izanez gero
nahitanahiezkoa da
beraz arduradunari
gaur gure zirikada
jakinminak asetzeko
euskara eskolara!!

Bidasoa lamin txoko
honetan bizi gara
bi mendi handi ditugu
Larrun eta Labiaga
irrintzi bat zabaltzeko
handik lau haizetara
nahigabea dugulako
euskara eskolara.

Nafarroa oinez dela
Beratik notizia
irailak hemezortzian
harat mundu guzia
gure hizkuntza zaharrak
egin dezan jauzia
euskara nahi dugulako
berri eta bizia.

Bidasoa lamin txoko
honetan bizi gara
bi mendi handi ditugu
Larrun eta Labiaga
irrintzi bat zabaltzeko
handik lau haizetara
nahigabea dugulako
euskara eskolara.



 Nafarroa Oinez 1983ko kanta - Audioa deskargatu

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia