Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak ekitaldi jasangarriaren zigilua eman zion iaz NAFARROA OINEZi; hortaz, ekimenak konpromisoa hartu zuen sor ditzakeen ingurumen-inpaktuak ezagutzeko eta murrizteko. 

Lagundu iezaguzu jasangarriak izaten eta gutxitu ditzagun ekitaldiaren ingurumen-inpaktuak parte-hartzaile guztion artean. Nafarroa Oinez ekitaldi jasangarriagoa izan dadin, bi proposamen egin nahi dizkizugu:

  • Oso urrutitik ez bazatoz, animatu oinez edo bizikletaz etortzera. Garraio publikoa ere aukera dezakezu eta billabesaz etorri. Horretarako, Iruñerriko Mankomunitateak 15. eta 18. lineetako errefortzuak izanen ditu. Neurri horrekin, ekitaldiaren karbono-aztarna murrizten lagunduko duzu zuzenean.
  • Saia zaitez hondakinen eragina gutxitzen:
    • Ekarri zeure edalontzi berrerabilgarria. Bestela, Nafarroa Oinez guneetan izango dituzu eskura. Gogoan izan, behar ez duzunean, karpan utzi eta dirua berreskuratu ahal izango duzula edo, nahiago baduzu, edalontzia itzuli eta berorengatik ordaindutako fidantza utz dezakezula. Fidantza hori "Basoak Basora" proiektura bideratuko dugu.
    • Sortzen dituzun hondakinak zirkuituan egonen diren edukiontzietan utzi eta behar bezala bereizi, hondakin-motaren arabera. Horretarako, Iruñerriko Mankomunitateak hainbat edukiontzi jarriko ditu (beira, papera eta kartoia, ontziak, organikoa eta bestelako hondakinak).


Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia