1978an, 17 ikaslerekin, Vianan sortutako guraso kooperatiba gara.

Euskararen eta euskal kulturaren sustapena, hezkuntza integrala eta komunitatearekiko konpromisoa hasieratik, gure oinarri izanik.

Euskara da gure hezkuntza-proiektuaren bihotza, eta haren bidez Viana eta inguruko herrietan hizkuntzaren erabilera eta transmisioa sustatzen dugu. Gure ingurunean euskara berreskuratu eta normalizatzeko haziak gara, ikasleen hezkuntza-prozesu osoan eraginik eta gizarteratzean hizkuntza hau txertatuz.

Kooperatiba izaeragatik eta kolektiboki dugun inplikazio eta ekimengagatik eredua gara herrian. Gure jarduera hezkuntzatik harago doa: berdintasuna, inklusioa eta gizarte justizia bezalako balioak sustatzen ditugu, Vianako beste eragile eta elkarterekin elkarlanean.

Erentzun Ikastola kultur dinamizatzaile aktiboa da, eta euskararen erabilera eta euskal kultura zabaltzeko ekimen ugari antolatzen ditu. Hala nola,  Olentzero, Agate Deuna, dantza jaialdiak, artisautza azoka eta beste hainbat jarduera.

Gaur egun, 100 ikasle baino gehiagok eta 96 familiek osatzen dute gure komunitatea biltzen ditu komunitateak.

47 urteko ibilbidean,  Erentzun Ikastola D eredua eskaintzen duen erreferente bakarra bihurtu da Vianan, hezkuntza, euskara eta komunitatea uztartzen dituen proiektu sendoa izanik.

  • 1978: Lehen ate irekiera, 17 ikaslerekin.
  • 1992: Vianan egindako lehen Nafarroa Oinez, parte-hartze historikoarekin.
  • 1995: Kuetoko gainean eraikitako ikastolaren inaugurazioa.
  • 2006: Nafarroako Gobernuak ikastola legeztatu eta kontzertatu zuen.
  • 2007: Bigarren Nafarroa Oinez, instalazioak handitzeko.
  • 2011: Estatuko “Eskola 2.0” zigilu bereizgarria, teknologia berrien ezarpenagatik.
  • 2016: Lodosako Ibaialde Ikastolarekin batera antolatutako Nafarroa Oinez eta KEI-PCI Kalitate ziurtagiriaren lorpena.

 



Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia