3. gunea
Azkeneko froga 3 ataletan banatuta egongo da:
Lehenengo atala: 12 taldeek parte hartuko dute. Aurreko frogetan lortutako puntuazioaren arabera irteera 4 txandatan izango da.
Bigarren atala: Aurreko atalean bukatutako lehenengo 8 taldeek parte hartuko dute Hirugarren atala: Aurreko atalean bukatutako lehenengo 4 taldeek parte hartuko dute. 3 azpifrogak jarraian egingo dira, bata eta bestearen artean tarterik utzi gabe.
Lehenengo atala (Ttipi ttapa): 12 taldekideek eskumuturrak euren orkatiletara lotuta izango dituzte. Gainera, 12 taldekideak lotuko dituen sokari lotuta egongo dira baita ere. Lotura, kandatu baten bidez egingo da.
Behin lerroa osatuta egon, epaileak ateratzeko agindua emango du eta ibilbidean zehar joan beharko dira helmugara iritsi arte.
Bigarren atala (Aske): Lehenengo atalaren amaierara iristean, giltza bat aurkituko dute. Giltza horrek taldekide baten kandatua askatzeko erabili beharko dute. Behin lehenengo taldekidea askatuta egon, eremuko beste aldera joan beharko du. Han, beste 11 giltza egongo dira. Bat hartu, eta bere taldeko hurrengo partaidea askatuko duen kandatua aurkitu beharko du. Hurrengo taldekidea askatzean, gauza bera egin beharko du. Horrela txandakatuko dira taldekide guztiak sokatik askatuta egon arte.
Hirugarren atala (Piztu!): Eremuaren alde batetik bestera ura eraman beharko dute ontzi batean egongo den marka lortu harte. Ura eramateko, binaka, taulatxo baten gainean egongo den edalontzia erabiliko dute. Taulatxoa 4 soka artean egongo da, eta soka bakoitza taldekide bakoitzak eskuarekin hartuko du.Edalontzia bete eta taulatxoaren gainean ipini ondoren, beste ontziraino gerturatu beharko dira. Behin iristean, edalontzia ustuko dute.
Behin ontzia guztiz betetzean, talde osoa bukaerako tokira joan beharko du, antortxa bat jasoko du eta hura erabiliz garailearen pankarta askatuko duen soka erre beharko dute.
Froga bukatutako ordenaren arabera, ERRONKA garailea eta bigarren eta hirugarren postuak banatuko dira.
Ttipi-ttapa: Partaideren bat lurrera erontzen bada, bere kapitainaren laguntza jaso dezake tokian altxatzeko. Froga, partaide guztiak helmugako lerroa pasatzean bukatuko da. Lehenengo 8 postuetan bukatzen duten taldeek, hurrengo frogarekin jarraituko dute.
Aske: Lehenengo kandatuak askatzeko, taldekideen laguntza jaso daiteke, Behin askatuta egon, giltza jaso duen partaideak, hurrengoa askatu beharko du.
Froga, taldekide guztiak askatuta daudenean bukatuko da. Lehenengo 4 postuetan bukatzen duten taldeek, azken frogarekin jarraituko dute.
Piztu!: Talde bakoitzak 10 litroko kuboa jasoko du urarekin. 2,2 litroko probeta bete beharko dute. Behin kuboko ura bukatuta, ez da gehiago emango. Kuboaren ura bukatuz gero, eta probeta osorik bete ez badute, ur gehien lortu dutenen arabera egingo da sailkapena. Lehenengo taldeak antortxa lortzean garailetzat emango da. Hurrengo sailkatuak, bukaerako tokira iristean izango dira.
Probaren deskribapena deskargatu
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU