Paz de Ziganda Ikastola buru duen “Buruz, bihotzez, ELKARTASUNEZ, oinez!” ekimenak, Nafarroa Oinezen harira, galkorrak ez diren elikagai ugari biltzea lortu du. Nafarroako 15 ikastolak joan den astean buru-belarri aritu dira Paris 365 jantoki sozialaren behar gero eta handiagoei aurre egiteko elkartasun bilketa egiten. “
Buruz, bihotzez, ELKARTASUNEZ, oinez!” lelopean, Paz de Ziganda Ikastolak gidatu du ikastolen konpromiso solidarioa mantentzea eta berritzea...
Maiatzaren 17an, euskararen aldeko ekintzaz beteriko jai eguna izan da
Erripagaña auzoan, Nafarroa Oinez 2025 eta Euskaraldiaren baitan.
“Jauziz elkarrekin egingo dugu” lelopean, ekitaldia 11:30ean hasi da, eta adin guztietarako
egitarau zabala eskaini da: hasierako ongietorria, haur eta gazteentzako jolasak,
helduentzako mintzapraktika jarduerak, musika emanaldiak eta euskal dantzen
erakustaldiak. Euskararen inguruko topagunea ...
Hizkuntzak berebiziko garrantzia du identitatean, kultura, esperientzia eta pertenentzia sentimendua adierazteko bidea delarik. Ama-hizkuntzak, bereziki, gure nortasunaren oinarria osatzen du, gure pentsatzeko eta mundua hautemateko modua moldatuz.
Gaur goizeko 10:30ean Nafarroako Ikastolen egoitzan izandako prentsaurrekoan, Nafarroa
Oinez 2025eko kanta eta bideoklipa aurkeztu dira.
Iñaki Erroz, Paz de Ziganda Ikastolako zuzendariaren arabera, kantak aurreikuspenak bete
ditu: alaia eta dantzagarria da, euskararen erabilera aldarrikatzen du eta Paz de Ziganda
Ikastolako ibilbidea biltzen du.
Aurtengo Nafarroa Oinezeko abestia runba erritmoan kantatu eta dantzatuko dugu.
Musika Paz de Zigan...
Pasa den maiatzaren 9an erraldoi tailerra eta haur jarduerak antolatu ziren Atarrabiako kale Nagusian Karrikaluze elkartearen eskutik. Eguraldiak ez zuen batere lagundu sekulako erauntsi bortitzak izan baitziren, nolanahi, haur eta familia talde polita bildu zen bertan eta eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz, aurreikusitako jarduerak Lapiko elkartean lokalean eta plazako karpapean burutu ziren.
Pasa den larunbatean, Paz de Ziganda Ikastolako ateak ireki genituen, baina kasu
honetan oroitzapenen etxe partekatu gisa egin genuen. Familia ohiak, langile ohiak
eta ikasle ohiak hurbildu ginen, ilusio handiz denak. Oso topaketa berezia izan zen,
eta garrantzitsuena berriro elkar ikustea, begiradetan elkar ezagutzea eta elkartu
gintuzten uneak elkarrekin berpiztea izan zen.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU