2026/09/22

Irailaren 19an Zizurren ospatutako Bidean Bat Gara Krosaren jardunaldian, Nafarroa Oinez 2026 antolatzen duten ikastolek aitorpen-diploma bana eman zieten ANA, Hiru Hamabi eta Ultzama Fundazioa elkarteei.

Ekimen horren bidez, Erentzun Ikastolak eta San Fermin Ikastolak hiru elkarteek inklusioaren eta pertsona guztien parte-hartzearen alde egiten duten lana nabarmendu nahi izan dute, baita beren esparruetan egiten duten lanagatik eta erakusten duten konpromisoagatik eskerrak eman ere.

Hiru elkarteek Nafarroa Oinezek gonbidatuta parte hartu zuten AUTÉNTIKA 2026 azokan, “Pintxo solidarioa” jardueraren bidez. Haien presentziak ekitaldia espazio inklusiboagoa eta parte-hartzaileagoa izan zedin lagundu zuen.

Ultzama Fundazioa ezin izan zen diploma-banaketara bertaratu, ANA eta Hiru Hamabiko ordezkariek, berriz, diplomak jaso zituzten eta unea antolatzaileekin partekatu zuten. Bi elkarteek bereziki eskertu zuten aitorpena eta Nafarroa Oinez bezalako ekimen batean parte hartzeko aukera.

Nafarroako ikastolek ANA, Hiru Hamabi eta Ultzama Fundazioaren lana, konpromisoa eta elkarlanerako prestutasuna eskertu nahi izan dituzte, baita egunez egun gizarte inklusiboago baten alde egiten duten lana aitortu ere.



Itzuli
ANA, Hiru Hamabi eta Ultzama Fundazioaren lana aitortu du Nafarroa Oinezek #1 ANA, Hiru Hamabi eta Ultzama Fundazioaren lana aitortu du Nafarroa Oinezek #2

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia