2026/09/18

Euskaltzaindia Vianara hurbildu da Nafarroa Oinezerako bidean

Irailaren 18an, Euskaltzaindiaren bisita dela eta, jardunaldi berezia izan zen Vianan, Nafarroa Oinez 2026rako bidean egiten ari diren jardueren barruan.

Jardunaldia Euskaltzaindiaren bilerarekin hasi zen, hiriko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ondoren, harrera instituzionala egin zen, eta Vianako alkateak ongietorria emateko hitz batzuk egin zituen. Jarraian, Andres Urrutia Euskaltzaindiaren presidentearen hitzartzea izan zen.

Jardunaldiak Erentzun Ikastolan jarraitu zuen. Akademiako kideek, Nafarroa Oinezeko ordezkariekin batera, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasgelak bisitatu zituzten. Ikasleekin izandako topaketa gertukoa eta berezia izan zen, eta euskarak eta haren transmisioak belaunaldi berriengan duten garrantziaz hitz egiteko aukera eman zuen.

Euskaltzaindiaren bisita urte osoan zehar Nafarroa Oinez Vianara eta inguruko herrietara hurbiltzen ari den jarduera-programa zabalari gehitzen zaio. Topaketa honek Euskaltzaindia, Erentzun Ikastola eta Nafarroa Oinez lotzen dituen harremana sendotu du, eta Vianatik euskararekiko, haren ezagutzarekiko eta transmisioarekiko dugun konpromiso partekatua agerian utzi du.

Horrela, beste urrats bat eman dugu Nafarroa Oinez 2026ra eramango gaituen bidean.

Ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=XRHJRn8yMkI



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia