2026/03/10

Nafarroa Oinez 2026ren baitan, Erentzun (Viana) eta San Fermin Ikastolak (Zizur Txikia) elkarrekin garatutako HAZI ARTEA proiektu pedagogikoa aurkeztu da.

Ekimen honek bi ikastoletako ikasleen sormena, euskararen erabilera eta euskal kulturarekiko lotura uztartzen ditu, eta horren emaitza da Geltokin ikusgai dagoen erakusketa. Proiektuak Nafarroa Oinez 2026ko “BIDEAN BAT GARA” leloa hartu du abiapuntutzat, ikasleek artearen bidez berrinterpretatu dezaten. Gainera, zenbaitek ARTEA OINEZ erakusketan parte hartu duten artista batzuen obrak hartu ditu bere sorkuntzarako abiapuntu.

Proiektu hau gure ikastoletako eredu pedagogikoarekin lerrotuta dago. Batetik ikasleen sormena eta adierazpena garatzeko aukera ematen du, sormen prozesuari, hots, bideari garrantzia emanez eta artelanak ikuspegi kritikotik eta modu eraikitzailean baloratzeko trebetasunak garatuz. Bestetik, bi ikastoletako ikasleak proiektu komun batean elkarlanean jartzeak, ikasleen pertenentzia sentimendua eta kohesioa sustatzen du eta ikastolarekiko atxikimendua areagotzen du. Horrez gain, euskara eta euska kulturaren hedapenean, ikasleak modu aktibo batean parte hartzen jartzen ditu, Oinez jaialdiaren antolaketan ikasleei protagonismoa emanez.

Bertaratu zirenen artean, Maider Beloki, Iruñeko Udaleko Kultur Zinegotzia, Josu Reparaz, NIEko (Nafarroako Ikastolen Elkartea) lehendakaria, ekimenaren babesle diren Laboral Kutxako ordezkariak eta bi ikastoletako zuzendariak izan ziren, besteak beste.



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia