2025/04/11
Apirilaren 4an, Bastidan, ikasle topaketa burutu genuen. Periferian dauden ikastoletako eta aurtengo jaien antolatzaile diren ikastoletako 14-16 urte bitarteko gazteen arteko trukaketa izan zen. Hala izanik Arabako San Bizente eta Assa Ikastoletako ikasleak izan ziren bertan, Bizkaiko Zubi Zahar Ikastolakoak, Nafarroako Argia Ikastolakoak eta Iparraldeko Etxepare Lizeokoak. Haiekin batera, 2025eko ikastolen jaien antolatzaile diren ikastoletako ikasleak: Bastidakoak (Assa), Elgoibarkoak, Atarrabiakoak (Paz de Ziganda) eta Galdakaokoak (Eguzkibegi).
Informazio gehiago hemen
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU