2024/11/07
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak antolatuko du 2025eko Nafarroa Oineza. Gaur goizean iragarri dituzte Nafarroako ikastolen festa handirako aukeratutako leloa eta logoa. Leloa “Buruz, Bihotzez, Oinez” da eta logoa buru deseraiki baten irudia, non begi bat, sudur bat eta aho bat antzematen diren, bihotz bat erdian duela.
Halaber, Oinez dendak azaroaren 15ean irekiko ditu ateak Atarrabiako Kale Nagusian. Gainera, azaroaren 9an Uharteko Itaroa merkataritza gunean izango den aurkezpen ofizialaren berri eman dute.
Leloaren eta logoaren aurkezpena Aintzane Apezetxeak, Paz de Ziganda Ikastolako familien ordezkaria eta komunikazio batzordeko kideak, eta zuzendaria den Iñaki Errozek egin dute. 2025eko jaiaren sinboloarekin agertu dira.
“Nafarroa Oinez aipatzen dugunean, sentimendu zurrunbilo bat sentitzen dugu. Ez da euskara bultzatzeko ekimen bat soilik, ez da gure hezkuntza proiektuaren aldeko bultzada bat soilik, Nafarroa Oinez milaka familiaren lana, boluntarioa eta parte-hartzailea da. Komunitatea eginez, sinisten dugun proiektu bat sortu eta aurrera atera nahi dugunaren isla da. Buru pentsalariak dituen proiektua, baina, batez ere, bihotzak dituena eta pausuz pausu aurrera jarraitzen duena: Buruz, bihotzez, oinez”
2025eko Oinezen helburuak hauek dira:
Leloa hiru hitzek osatzen dute:
Logoaren irudiari dagokionez, honek sudurra, bihotza eta ahoa lotzen dituen marra baten mugimenduan irudikatutako buru deseraiki bat erakusten du, kolore biziekin konbinatuta. OINEZ hitza nabarmentzen da, Ikastolen sarea eta kide izateko indartzea helburu duena, haien ordezkaritza aldarrikatuz.
Paz de Ziganda ikastolaren datuak
52 urteko ibilbidea, hirugarren Oinez jaia, 780 familia, Nafarroa osotik etorritako 1206 ikasle eta 141 langile.
2025eko Nafarroa Oinezen helburuekin bat egiteko deia egin dute, bai urtean zehar, bai jai egunean, esandako helburuak lortzeko. Auzolanean pertsona ugari ari dira dagoeneko lan komisioetan lanean, besteak beste, familiak, ikastetxeko langileak, ikasle ohiak eta lagunak.
Paz de Ziganda ikastola 1970ean sortu zen, “Nuestra señora de Uxue”, bere aitzindaria, 1965ean sortu bazen ere, kokaleku askoren ostean eraikin nagusia 1995ean sortu zen, Atarrabia eta Burlatako mugen artean. Ikasleak Iruñerri osotik eta Nafarroa osoko beste herrietatik datoz. Beren adinak bi eta hemezortzi urte bitartekoak dira. Antolatuko duten hirugarren Oinez jaia izango da, lehena 1991n “Euskaraz bizi” leloarekin eta bigarrena 2010ean “Munduz mundu” leloarekin.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU