Egun horretarako prestatu ditugun ekitaldiak eta kontzertuak eta gune guztietan dauden zerbitzuak eta ordutegiak biltzen dituen informazioa bertan duzu eskura. Begiratu ondo eta aukeratu. Aukera zabala da oso!
Hemen duzu Nafarroa Oinez egunean Altsasura etortzeko behar duzun informazioa; besteak beste, nondik etorri, non aparkatu eta non igaro bezperako gaua autokarabanan bazatoz.
Euskaltzaindiak, gaur ere, ohiturari eutsiz, Nafarroa Oinez ospatuko duen ikastola bisitatu du. Ikastolako eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariez gain, euskal akademiaren zuzendaritzako kideek zain zituzten Iñigo Aritza ikastola osatzen duten lau herrietako ordezkariak. Altsasu, Urdiain, Ziordia eta Olaztiko alkateek zein Sakanako Mankomunitateko lehendakariak harrera egin diete.
Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak, eta Maria Solana, Hezkuntzako kontseilari eta Gobernuko bozeramaileak, Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileei harrera egin diete gaur goizean. Jaia urriaren 21ean ospatuko da Altsasu / Alsasuako Iñigo Aritza Ikastolan.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU