Iñigo Aritza Ikastolak esker hitzak besterik ez ditu emateko. Eskerrak, etorri ziren milaka eta milaka euskaltzaleei, eskerrak giro ezin hobe hori bermatu zenuten guztiei eta eskerrak —bereziki eta gertu-gertutik— Iñigo Aritza Ikastola zein Nafarroako ikastoletako familiei, haiek izan zirelako auzolanean egun paregabe hura posible egin zutenak.
Atzoko egunean zehar ibilbide eta guneetan topatutako zenbait objektu Iñigo Aritza Ikastolan ditugu. Berreskuratzeko deitu ikastolara 948 56 29 51.
Egonaldia Mediterraneo aldean
Kariberako bidaia
Bi kasuetan lehen zenbakia izango da indarrean hamabost egunez. Bien bitartean erreklamatuko ez balitz, bigarren zenbakia izango da saritua eta jabeak beste hamabost eguneko epea izango luke erreklamatzeko.
Eguraldia lagun, milaka ikastolazale eta euskaltzale hurbildu dira Iñigo Aritza ikastolari sostengua ematera. Inklusibitatearen erronka nagusia bete da. Helburuak gainditu dira.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU