2021/04/26 | NAFARROA OINEZ

NAFARROA OINEZ 2021. DENDA BERRIA LIZARRAN

NAFARROA OINEZ 2021. DENDA BERRIA LIZARRAN

 

Joan den urtarrilean itxi genuen urtebete luzez martxan izan dugun denda Lizarran. Orduz geroztik Nafarroa Oinez jantziak erosi nahi izanez gero online dendaren bitartez egin behar izan da edo eta antolatu ditugun material salmenta irteeretan. Aurrerantzean, aipaturiko jantziak berriki ireki dugun dendan ere erosi ahal izango dira, García El Restaurador kalean hain zuzen, lehenago La Papelería zegoen lokalean.

+ info

Artea oinez 2021ek ateak ireki ditu kondestablearen Jauregian

 

Erakusketak 85 artistaren egunerokotasunari eta haren garrantziari buruzko hausnarketa biltzen du

+ info

Oinez Basoa ekimena sinatu dute Antzin, Barindano eta Lizarrako udalek eta Lizarra Ikastolak

2021eko ekimenaren bitartez Estellerrian bertako landaretzaren berreskurapenaren aldeko landaketak egiteaz gain, saguzarrentzat habia-kutxak kokatuko dira

+ info

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KOMIKI LEHIAKETAREN LEHEN EKITALDIA JARRI DUTE MARTXAN IKASTOLEN JAIEK

Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke.

+ info

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia