eus | cas
Árboles apadrinados: 55

Noticias

14 FEB 2019

Enseñar el respecto hacia la naturaleza es un objetivo en las escuelas

AFALLA- 2012an 7.000 zuhaitz baino gehiago landatu ziren Plano mendian, Oinez Basoa izena zuen proiektu erakargarri horretan. Denborarekin, erkametz eta haritzen aldaxka txiki horiek gizendu eta hazi egin dira, zazpi urteko zuhaitz kementsuetan bihurtuz, eta ikastolatik oraindik zaintzen jarraitzen dituzte. Gainera, 2016an eta 2018an, bai guraso, ikasle zein irakasle, Baldetina, La Gariposa eta abarreko mugatan aritu ziren basoberritze lanetan. Hurrengo urteko udaberrian, 2020an, beste landaketa bat egiteko asmoa dago, bertako Berdesia taldeak bultzatuta. Tafallako ikastolako ikasle ohia eta proiektuaren sortzaileetariko bat den Iñaki Perezek azaldu digu ekimena.

Azaldu ahal diguzu pixka bat proiektua? Zer da Berdesia?

-Lehenik esan behar dut Berdesia proiektu zabal bat dela, elkar loturiko bide ezberdinak ditu. Momentuz Tafallako ingura basoa sortu nahi dugu 150.000 zuhaitzekin, baina aldi berean eskoletan egon nahi dugu, ikasleek urrian haziak bilatzea eta ereitea, Mintegi bat sortu dugu Echerako eskortan, aurten erein duguna hemendik 2 urtera landatuko dugu. Espero dezagun, basoa hazten denean, txirrindula-bideak egitea eta honek jendea eta turismoa erakar di-tzan. Esan bezala, gure proiektua nahiko zabala da eta ez du bakarrik zuhaitzak landatzeko balio, oso garrantzitsua da guretzat herritarrek naturarekiko kontzientzia hartzea. Herritarrok gurea den proiektua sentitu behar dugu.

Orduan, zertarako Tafalla ingura-tzen duen basoa sortu?

-Tafallak eta bere herritarrok behar dugulako, Nafarroaren erdigunean kokatzen da gure herria eta horrek azpiegituraz josita egotera behartzen gaitu. Trena, autobidea, Nafarroako ubidea, gasbideak, oleoduktoak, tentsio elektriko handiko bidea… Gauza horiek gure osasunari kalte egiten diote, eta basoa horri aurre egiteko basoa egokia deritzogu. Guztiok jakingo duzuenez, aldaketa klimatikoa da martxan, errealitatea da jadanik. Aldaketa honi aurre egiteko, gure herriak estrategia berriak sortu behar ditu, lurraren naturalizazioa, hain zuzen ere. Hau da, basoen hedapena bultzatu behar du, hori bai , nekazariak kontutan harturik.

Nondik aterako duzue hainbeste zuhaitz?

-Gure asmoa mintegian ereiten ditugun inguruneko zuhaitzen haziekin basoa hornitzea da eta poliki-poliki basoa hedatuz goaz. Epe laburrean, espero dugu, mintegia martxan jartzea eta herritarren laguntzarekin aurrera ateratzea. Hurrengo landaketa martxoaren hasieran saiatuko gara egiten, bertara hurbiltzen diren herritarrekin.

Nola sortu zen ideia?

-Ideia zehazki pertsona bati bururatu izan zuen arren, garrantzitsuena da proiektu honekin batu egiten direla jende askok aditzera eman dituen Tafallarekiko beharrak. Haria ondo hartu du proiektu honek. Azkenengo urteetan sumatu egin da naturarekiko kontzientzia aldatu dela jendearengan, gero eta ardura handiagoa dugu. 2016an izandako sutearekin, jendeak ulertu zuen Tafallan zerbait egin beharra zegoela.

Baina laguntzaren bat beharko duzue ekonomikoki eta sozialki proiektua aurrera eramateko...

-Ekonomikoki laguntza guztia beha dugu, ez da erraza proiektua bidera-tzea. Momentuz gobernuak eta udalak eman diguten diru-laguntzarekin hasi gara. Dena dela aipatu behar dut, Berdesia gaur egun elkarte bat dela, eta urtean zehar 20 kuota ordaintzen dugu, horrekin ahal duguna egiten dugu. Proiektu honek adostasun sozial historiko bat behar du. Politikoki indarra edo talde guztien akordioa behar du helburua erdiesteko.

Zure ustez, eragina izango du ekosisteman?

-Zalantzarik gabe, bai. Oraintsu Iñigo Virto, nafar unibertsitateko irakaslea dena, guk egindako hitzaldi batetan Oinez Basoari buruz aritu zen. Badakizuenez, lehen nekazari ziren lurretan zuhaitzak landatu zituzten eta ikerketa sakon bat ari dira egiten honen inguruan. Zuhaitzak landa-tzearen ondorio bat biodibertsiatea handituz doala da, landare berriak haziz eta animaliak ugarituz, hots, Aniztasuna handiagotuz. Ikaragarria da duela 7 urte landatu ziren zuhai-tzak nola hazi diren ikustea. Oinez Basoari bisita bat egitea merezi du.

Gazteak gero eta sentsibilizatuago gaude?

-Uste dut oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela belaunaldi berriak ingurumen-balioetan heztea. Txikitan ikasitakoa ez da ahazten, hori bai, helduok izan behar dugu ikasleen eredu eta honetan lan handia dugu gure joera aldatzeko Irakasleek lana duzue ikasleekin. Naturarekiko errespetua irakasteak ere helburu bat izan behar du eskoletan.

“Azkenengo urteetan sumatu egin da naturarekiko kontzientzia aldatu dela jendearengan, gero eta ardura handiagoa dugu”

“Uste dut oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela belaunaldi berriak ingurumen- balioetan heztea”