IRAUNKORTASUNAREN DEKALOGOA - OINEZ BERDEA, FESTA IRAUNKORRA

Nafarroako ikastolen festak berea egiten du topaketa handiek ingurunean sortzen duten eragina murrizteko kezka eta ardura. Ibilbide luzea duen festa izanik, urtetik urtera hobetzeko erronkari aurre egiten diogu antolatzaileok gizarte osoarekiko eta ingurumenarekiko arduraz jokatzeko baliabideak jarriz. Hala bada, Nafarroa Oinez egunaz gozatzera hurbilduko zareten guztioi kontutan hartzea eskertuko genizuekeen eskaera zerrenda hau helarazi nahi dizuegu.

  • KUTSADURA MURRIZTEKO GARRAIO IRAUNKORRA ERABILI
    Hurbil zaitez Nafarroa Oinezera autobusez, bizikletaz, oinez edo partekatutako autoan.
  • HONDAKINAK MURRIZTU
    Erabil ezazu edalontzi berrerabilgarria eta etxeratu baino lehen bueltatu txosnetan edo eta horretarako izanen diren edukiontzietan eta hau eginez zure ekarpena (ordaindutako euroa) Oinez basoa babesteko erabiliko dugu.
  • ONGI PASA PASATU GABE
    Zure buruarekin arduraz eta ondokoarekiko errespetuz jokatu.
  • BIRZIKLATU
    Hondakinak gaika bereizi eta erraztu birziklapena ibilbidean zehar eskura izanen dituzun edukiontzi ezberdinak erabiliz.
  • URA ETA ENERGIA NEURRIAN KONTSUMITU
    Behar duzuna bakarrik erabili, zentzuz jokatu.
  • NATURAREKIN ARRETAZ JOKATU
    Ibilbide inguruko belai, erreka edo ibai eta kaleetako landare eta animaliak errespetatu.
  • GU OINEZ BASOAN, ZU ZERGATIK EZ?
    Konpentsatu ingurumenean utzitako arrastoa Oinez Basoa babestuz.
  • Lagundu gure ikastola ingurunean ALFERRIKAKO KOSTURIK ERGAIN GABE.


2020ko urriak 18 octubre 2020

Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Pedro Luis Kontserbak Boluntarioak