NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu
NIE - Nor gara

Nafarroako ikastola multzo bat gara, gure gogoz elkartuak eta Euskal Herriko Ikastolen kide, aldi berean. Ikastolaren eredua bultzatzeagatik elkartu gara, baita euskara eta euskal kultura bultzatzeagatik ere, hala nola, hezkuntzaren eremuan eta gure ingurunean.

1976. urtetik lanean


Izaera elkarlanean eta auzolanean oinarritua duen erakundea. Integratzailea, sentikorra, solidarioa eta begirunetsua bere kideen errealitate eta aniztasunarekiko. Berrikuntzara isuria, pedagogian nahiz gestioan eraberritzeetara irekia, autokritikatik abiatua. Eraginkorra bere xedeak lortzerakoan, irizpide profesionalak erabiliz diharduena.

Ikastola bakoitza ikasleek, gurasoek, profesionalek eta laguntzaileek osatzen dute. Gizarte-antolakuntza eta irabazi asmorik gabea, hezkuntza-komunitate autonomo gisa eratua da. Ikastolen ereduak ezaugarriok ditu bereizgarri:

  • Euskalduntasuna, heziketa integrala, eleaniztasuna eta interkulturalaren ardatz gisa.
  • Bere eskola-entitateen izaera zibila, guraso, ikasle, irakasle eta laguntzaileek osaturiko hezkuntza-komunitatean oinarritua.
  • Hezkuntza-sisteman duen eragina, bere ekintza berritzailearen ondorioz.
  • Hezkuntzaren zerbitzu publikoan administrazioarekiko lankidetza.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza aktiboa (gurasoena eta irakasleena, bereziki) eskola-entitatearen gobernuan.
  • Gestio autonomoa ikastola bakoitzean.
  • Ikastolen Elkartearen baitan gertatzen den ikastolen arteko lankidetza.
  • Elkartasun-kutxa, banaka eta taldearen konpromisoa elkartasun-laguntzarako.
  • Eduki propioa duen lan-esparru espezifikoa.
  • I + G oinarrizko prozesu gisa, bakarra hezkuntza-sektorean.
  • Ereduari lotutako prestakuntza plana.
  • Ikasmaterialgintza propioa, mota guztietako euskarri eta modalitatez.
  • Izaera ekonomia sozialeko eite juridikoarekin eta finantzarioarekin ahaidetuta.
  • Euskal Herriari atxikia eta Europako marko zabalean dimentsio nazionala duena.

www.nie.eus



Hurrengo ekitaldiak

Pedro Luis Kontserbak Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Bolondresak