JAUZIZ ELKARREKIN EGINGO DUGU
Egin dezagun salto euskararen alde!
Maitzaren 17an
Erripagainan
Pasa den larunbatean, Paz de Ziganda Ikastolako ateak ireki genituen, baina kasu
honetan oroitzapenen etxe partekatu gisa egin genuen. Familia ohiak, langile ohiak
eta ikasle ohiak hurbildu ginen, ilusio handiz denak. Oso topaketa berezia izan zen,
eta garrantzitsuena berriro elkar ikustea, begiradetan elkar ezagutzea eta elkartu
gintuzten uneak elkarrekin berpiztea izan zen.
Apirilaren 4an, Bastidan, ikasle topaketa burutu genuen. Periferian dauden ikastoletako eta aurtengo jaien antolatzaile diren ikastoletako 14-16 urte bitarteko gazteen arteko trukaketa izan zen. Hala izanik Arabako San Bizente eta Assa Ikastoletako ikasleak izan ziren bertan, Bizkaiko Zubi Zahar Ikastolakoak, Nafarroako Argia Ikastolakoak eta Iparraldeko Etxepare Lizeokoak. Haiekin batera, 2025eko ikastolen jaien antolatzaile diren ikastoletako i...
90 artistak hartu dute parte ikusmen urritasuna duten pertsonen bisita jasotzeko egokitu den erakusketa honetan, eta Pello Azketa, Idoia Diaz eta Javier Ruiz omentuko dituzte.
Otsailaren 4a egun berezia izan zen Paz de Ziganda Ikastolan, Nafarroako bost ikastolatako gazteen kirol topaketa ospatu baitzen. Eguraldi eguzkitsua lagun, gazteek elkarrekin disfrutatzeko aukera izan zuten, errealitate soziolingusitiko ezberdinak elkartuz.
Udalak eta Mankomunitateak Zangozaldean aurrera eramango diren proiektuetan parte hartuko dute
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU