2021/10/11

URREZKO AIZKOLARI TXAPELDUNEN LIGA, FINALA, EUSKO LABEL SARIA, NAFARROA OINEZ EGUNEAN LIZARRAN

 

Aizkolariek eta aizkorazaleek hitzordu garrantzitsua dute igandean, urriak 17, Lizarran, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finala, Eusko Label Saria, izango baita Remontival pilotalekuan eguerdiko 12:00etan hasita. Egur Sportek eta Lizarra Ikastolak antolatu dute elkarlanean Ikuskizuna. Sarrerak pilotalekuko txarteldegian eskuratu ahalko dira igandean bertan, 11:00etatik aurrea.

Lau aizkolari ariko dira nor baino nor lehian:  Jokin Urretabizkaia Basozabal donostiarra, Hodei Ezpeleta eibartarra, Ibai Soroa arribetarra eta Suharri Rodriguez hernanitarra.

Tartean, zenbait erakusketa ere izango dira.

Emakumezkoen trontzan, Alaitz Olanok eta Olatz Altunak, Lucia Etxeberria eta Irune Biurrunen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Harri jasotzea  Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza aita-alabaren eskutik.

Txinga erutean, Euskal herriko txapelduna den Kerman Perez de Heredia arabarra eta  txapeldun ordea den Ousmane Drame Bizkaian bizi den senegaldarra.

Lasto jasotzean eta ingude jasotzean, Euskal Herriko txapelduna eta txapeldun ordea, Jon Lapazaran eta Andoni Elizondo.

Ikuskizun itzela izango da zalantzarik gabe eta 2021eko Oinez egunean gainera, huts ez egiteko modukoa.



Itzuli

Hurrengo ekitaldiak