2020/06/16

TANTA, Euskal Herriko ikastolekiko elkartasun ekimena

 

TANTA, Euskal Herriko ikastolekiko elkartasun ekimena.

Elkartasuna, bakoitzak jartzen duen aletik osatzen da. Ongi aski dakigu ikastoletan, sortu ginenetik jaso izan baitugu eta beroni esker atera baitugu aurrera ikastolen proiektua.

Ikastolen jaiak dira jasotzen dugun elkartasun horren adierazle nagusiak. Berauen bitartez jasotzen ditugu hurrengo urteari aurre egin ahal izateko indarra eta gure proiektu pedagogikoari erantzuteko baliabideak.

Jaiak auzolan erraldoiak dira, milaka lagunek musu truke egindako lanari esker gauzatu ahal direnak. Halaber, TANTA ekimena elkartasun horren isla garbia da.

TANTA txartelaren bitartez, herritarrok Euskal Herriko ikastolen proiektuan partaide izango gara eta ikastolok herritarren elkartasun adierazpen hau eskertu eta saritu nahi dugu. Horregatik, TANTA txartela erosten dutenek, trukean, 60.000 euroko zozketa batean hartuko dute parte.

Pandemiaren baitan aurreikusitako epeak ez dira beteko ordea, berez, zozketa ekainean burutu behar baitzen. Egoera berriak data aldaketa ekarri du, zozketa urrian gauzatuko delarik.

TANTA txartelen zozketa urriaren 21ean egingo da, notario aurrean

Hortaz, oraindik txartelik ez baduzu, garaiz zaude. Eskuera ezazu zeurea!



Itzuli

Hurrengo ekitaldiak