2020/02/15

BIZIPOZA

Ostiralean, hilak 14, Bizipoza gizarte-ekimena aurkeztu zen Lizarran. Inklusibitatearen alde lanean diharduten 35 elkarte biltzen ditu, bereziki, gaitasun desberdinak dituzten haurrenak.

Lizarra Ikastolak Lizarrari eta bere merindadeari eskainiko dien ekitaldi ugarietako lehena da, Nafarroa Oinez ospatzen ari den urtean, 1970ean bere irakaskuntza-jardueraren hasieraren 50. urteurrena dela eta.

Aurkezpen ekitaldiaren aurretik muntaia eszeniko bat egon zen zeina Lizarrako Bertso-Eskolako Mikel Pinillosen bertso batzuekin hasi zen eta  Andres Beraza Dantza Eskolako ikasleen musika eta dantza-emanaldi inklusibo bati sarrera eman zion.

Ostean, aurkezpen labur baten ondoren, Bizipozaren lanaren berri ematen duen dokumentala proiektatu zen, bertako elkarteen, familien eta salbuespenezko kolaboratzaileen partaidetzarekin, Joxe Mari Agirretxe (Porrotx) kasu.

Dokumentalaren ondoren, publikoaren galderen unea iritsi zen, eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonekiko harremanei buruzko zalantzak eta kezkak azaldu ahal izan zituen, gaixotasun desberdinek eragindakoak, eta inklusibitateari buruzkoak oro har.

Martxoan Nafarroa Oinez ospakizunari lotutako jarduera programak aurrera egingo du. Martxoaren 28an, Los Llanos Kultur Gunean, Nafarroako Haur eta Gaztetxo kantari Jaialdiaren kanporaketa izango da. Apirilean, Rafa Ruedaren kontzertua, Artea Oinez erakusketa Iruñeko Kondestablearen Jauregian, ondoren Lizarrara etorriko dena Gustavo de Maeztu Museora, besteak beste. Antolakuntzak guztien berri emango du. 


Itzuli

Hurrengo ekitaldiak