NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu

2018/09/11

Txikiak Handitzen

Jakin badakigu hedabideek zer nolako eragina duten hizkuntza gutxituen normalizazioan. Euskal Herrian lan handia egin da alor horretan, baina zer dakigu munduan barrena dauden hizkuntza gutxituetako hedabideen inguruan? Zein da beraien egoera? Zein da hizkuntza komunitate horietan duten eragina? Nolakoa da hizkuntza horien erabilera? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak aro digitalean? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuna ematen saiatuko gara urriaren 20an, Nafarroa Oinezaren bezperan, Altsasun antolatu dugun jardunaldian.

Egitaraua:

Hizkuntza gutxituetako hedabideen egoera Europan: Johan Haggman, hizkuntza gutxituen inguruan Europako Batzordean 10 urtez lanean  ibilia (Hizkuntza Gutxituen Batzordean eta Eleaniztasuna Batzordean).

Euskal hedabideak: Iragana, oraina eta geroa: Idurre Eskisabel (Kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea) eta Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratiko kazetaria

Munduan barrena, zer?

  1. Mexikotik: Yazmín Novelo (Yucatango Radio Yúuyum)

  2. Galesetik: Elin Haf Gruffydd Jones (Social Media and Minority Languages)

  3. Irlandatik: Rónán Mac Con Iomaire (RTÉ, Irlandako Irrati-Telebista kate publikoko gaelera arduraduna)

  4. Eztabaida irekia

Non: Iortia kultur gunea (Altsasu)

Ordutegia: 9:30-14:0

Programazioa ikusi

Itzuli

Hurrengo ekitaldiak