2018/03/23

Bizi Oinez Gailurra

Oinez Gailurra 2018 Nafarroa Oinezek urtean zehar burutzen dituen jardueren artean antolatzen den proiektua da. 2014. urtean, Zangozako talde batek, mendizaletasuna eta euskara lotuz, Oinez Gailurra sortu zuen, kirola, naturaren zaintza eta euskara uztartu nahian eta proiektua urtero garatu izan da ondorengo Oinezetan.

Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolako familia eta lagunek antolatuko dugu aurtengo Oinez Gailurra proiektuaren bosgarren ekitaldia Lesakako Tantirumairu Ikastolari lekukoa hartuta. Proiektuan mendi gailur eta eskalada bide zerrenda luzea jaso da . Zerrendari, nola ez, beste hainbat mendi eta eskalada bide gehitzeko aukera ere badago.

Aukeratutako mendia babestu ondoren, Oinez Gailurraren zapia bidaliko dizuegu. Horrela, mendi horretara igotzen zareten egunean, zapi hori zuekin eraman eta berarekin argazki edo bideo bat egin eta guri bidaltzeko gonbita egiten dizuegu, gero gure web orrian argitara dadin. Horrela, zuen ekarpenen eta parte hartzearen eta euskara bera eta Oinez Gailurra maila gorenera eraman izanaren testigantzak gordeko ditugu.

Aurtengo ekitaldian proiektua osatuko duen proposamena ere luzatu nahi dizuegu. Izan ere, Oinez Gailurra Ibilaldia 2018 egiteko aukera izango duzue, Sakanako paraje eder hauek ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzen dituzten ibilbide deberdinetan.

Oinez Gailurrean egindako ekarpenen bidez, gailurrera iristeko gure helburua lortuko dugu eta/edo ondorengoek lortzea ahalbidetuko dugu.

GAILUR BAT BABESTU

Itzuli

Hurrengo ekitaldiak