2018/02/25

Bizi mendi Duatloia Oinez 2018

Data: 2018/04/21
Ordua: 10:00
Distantzia: 23+7
Irteera herria: Altsasu (Nafarroa)
Helmuga herria: Altsasu (Nafarroa)
Izen-ematea: Kirolprobak

Proba hau Nafarroa Oinezen baitan antolatu da, 2018an Altsasun dugun leloari jarraiki, BIZI. Proba bikoteka burutuko da. Lehen partehartzaileak 23 km eginen ditu bizikletaz eta erreleboa bigarrenari pasako dio eskua emanez, honek azkeneko 7 kmak korrika eginez ibilbidea amaituko duelarik.

Izena emateko modu bakarra dago. Partehartzaile guztiek probarako asegurua barne dute, proba ez baita inongo federazioaren bitartez antolatzen.

Kirolariak, 8 euroren truke, jarraian ospatuko den bazkarian izena emateko aukera izanen du eta Nafarroa Oinezaren kirol festan parte hartzeko. Aipatu bazkaria, musikaz alaitua egonen da eta bazkal ostean opariak zozketatuko dira. Duatloian parte hartzen ez duenak ere, bazkarira joateko aukera izanen du txartela Iñigo Aritza Ikastola, Txioka Haur Ikastola, Biltoki taberna, Altsasuko Nafarroa Oinez dendan edota apirilaren 13a baino lehen, koordinazioa@oinez2018.ikastola.eushelbidera idatziz. Helduen bazkariak 10€ balioko du eta haurrenak (12 urte arte) 6€. Bazkarirako txartelak aipatu lekuetan, apirilaren 3tik aurrera, hartu ahal izanen dira.

Izena emateko epearen barruan izena ematen duen kirolari orok, probaren KAMISETA bat izanen du (apirilaren 10etik aurrera izena ematen dutenek ez dute kamiseta ziurtatua izanen).

Adin txikikoek (16 – 18 urte bitartekoek) inprimaki bat aurkeztu beharko diote antolakuntzari apirilaren 10a baino lehen euren aita/ ama/ tutorearen baimenarekin. Inprimakiak postaz eska daiteke honako helbidean: koordinazioa@oinez2018.ikastola.eus.

Zelandi polikiroldegian bizikletak garbitu eta dutxatzeko zerbitzua eskaintzen da.

Ibilbideari buruzko informazioa:

FROGAREN ARAUDIA
BIZI-MENDI DUATLOIA-NAFARROA OINEZ 2018

  1. Proba bikoteka burutuko da. Taldekako sailkapena egonen da, gizonezkoen taldeak, emakumezkoen taldeak eta talde mistoak. 
     
  2. Izena ematean partehartzaileen izen – deiturak azalduko dira, txirrindulaz eta korrika nor arituko den zehaztuz eta azkenik, bazkarian parte hartuko duen ala ez. Izena emateko epea urtarrilaren 21ean irekiko da eta apirilaren 10ean itxiko da. 
     
  3. Probak bi zati izanen ditu:
    - Lehen zatia:lehen partehartzaileak 23kmbizikletaz eginen ditu.
    - Bigarren zatia: bigarren partehartzaileak7 kmkorrika eginen ditu.
     
  4. Proba 10:00etan hasiko da eta Altsasuko Foruen Enparantzatik aterako da. 
     
  5. Erreleboa Foruen Enparantzako helmuga igarotzerakoan eginen da, bikotekideari eskua emanez. Hortik aurrera, bigarren partehartzailea korrika egiten has daiteke. 
     
  6. Probaren lehen zatia burutzeko gehienezko denbora tartea 2 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Denbora tarte hau igarota, partehartzaileak bere zatia bukatzeko aukerarik ez balu, bigarren partehartzaileak bigarren zatiari ekiteko aukera izanen luke, probari bukaera emanez. Dena den bere denbora ez da azken sailkapenetan kontuan hartuko. 
     
  7. Proba Altsasuko Foruen Enparantzan amaituko da. Proba 13:30ak baino lehen amaitu beharko da. Ordu horretatik aurrera ez da azken sailkapenetan sartuko. Lehen sailkatuak egunean bertan jakitera emanen dira, sari banaketarako, eta gainontzekoak Nafarroa Oinez eta Kirolprobak web orrialdetan argitaratuko dira apirilaren 25ean. 
     
  8. Debekatuta dago bizikleta elektrikoen erabilera. 
     
  9. Antolakuntzak ez du ibilbidetik kanpo partehartzaileek izan dezaketen edozein istripu beregain hartuko.
     
  10. Zenbakiak Gure Etxean apirilaren 20ean 19:00etatik 21:00etara eta probaren egunean bertan, apirilak 21, 8:00etatik 9:30etara.
     
  11. Edozein argibide behar izanez gero, koordinazioa@oinez2018.ikastola.eus bitartez gurekin harremanetan jartzeko aukera dago.

Ibilbidearen mapa

KORRIKA IBILBIDEA OINEZ 18

 

BIZIKLETA IBILBIDEA OINEZ 18

BABESLEAK

Itzuli

Hurrengo ekitaldiak