2021/07/09

LIZARRA IKASTOLAREN 50. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA

Abuztuko bi egunetan zehar, Lizarra Ikastolak mende erdia bete izana ospatuko du.

Ega ibaiaren hiriburuak Nafarroa Oinez jaia hartuko duen urte berean, ikastetxeak, bere 50. urteurrena dela eta, bi jardunaldiko jaia antolatu du publiko zabalari zuzendutako jarduerez beteta egongo dena.

Alde batetik, abuztuaren 13an, ostiralarekin, arratsaldeko 20.00etan Los Llanos Zinemetan, ikastolaren bost hamarkadak goraipatuko dituen ekitaldia burutuko da. Bertan, gainera, aurtengo euskararen jaiaren bideoklipa ere aurkeztuko da.

Abuztuaren 14an, larunbatarekin, bestalde, Los Llanos Kulturaguneko Lorategietan Kiki eta Koko pailazoek etxeko gazteenak alaituko dituzte, eguerdiko 12.30etan, doakoa izango den Bizi-bizi Zirkua ikuskizun parte-hartzailearekin; eta geroago, leku berean, helduek bi kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute: Paulantropia, 20:30ean, eta Gatibu, kasu honetan akustikoan, 22.00etan. Musika taldeen saioetarako sarrerak (12€) hurrengo estekaren bitartez eskuratu daitezke:  https://estella-lizarra.sacatuentrada.es



Itzuli

Hurrengo ekitaldiak