2020/11/18

Asko eta asko izan dira azken hilabete hauetan bertan behera geratu diren ikuskizun, kontzertu, jaialdi eta oro har, kulturarekin zerikusirik duten jarduerak. Horien artean ikastolen festak.  Jai horiek utzitako hutsunea ezin da bete. Hala ere, bost jaiek argi izan dute urtea ezin zela zapore mingotsaz despeditu eta Ikastolak Herriari ekitaldia antolatu zuten auzolanean.

Ikuskizuna joan den ostiralean burutu zen Kursaalean. Sarrera guztiak agortu ziren eta bertan sortu eta bizi izan zen giroa apartekoa izan zen.

Azken uneko arazo bat tarteko, bertan egotekoa zen Anje Duhalde ezin izan zen gurekin egon bai ordea kartela osatzen zuten gainerako artistak: Pauline eta  Juliette,  Xabi Solano Maiza bere arreba Kris eta taldea lagun zituelarik, Kimua Dantza Kolektiboko neska-mutilak, Nogen talde donostiarra,  Demodé Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari Dantza Taldeko dantzari arinak.

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga bikote ezagunak aurkeztu zuen ekitaldia, eta jendearen algarak eragin zituzten haien ateraldiek bezala, gidoian egindako hanka sartze eta errepikapenek.

ELKARTASUN ESKAERA

Ekitaldian bertan aurreratu zen, eta aurrerago zabalduko da gehiago: elkartasun eskaera egin da aurtengo jaien antolatzaile izan diren ikastolei laguntzeko. Urtero gure jaietara etortzen diren guztiei dei egin zaie, nahi eta ahal duten neurrian, ikastola hauei laguntza ematera. Horretarako, hiru kontu korronte ireki dira:

LABORA LKUTXA: 3035 0235 25 2350033541

KUTXABANK: 2095 5001 05 1063916042

RURAL KUTXA: 3008 0148 65 2922383126



Itzuli
IKASTOLAK HERRIARI IKUSKIZUNA ETA ELKARTASUNA IKASTOLAK HERRIARI IKUSKIZUNA ETA ELKARTASUNA

Hurrengo ekitaldiak