2020/07/24

 

Aurten, ez da Nafarroa Oinez eguna ospatuko Lizarran. Apirilaren erdialdean, Nafarroako Ikastolen Elkarteak erabaki zail hori hartu zuen erantzukizunagatik, hezkuntza eta gizarte mugimendu gisa ditugun printzipio eta balio sozialetan oinarrituta. Une horretan bertan, kulturarekin, hizkuntzarekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoari eustea eta pertsonen osasunarekin bateragarriak ziren jarduera guztiak antolatzea erabaki genuen, osasun-agintarien gomendioei jarraituz.

Hau dela eta, Artea Oinez 2020 erakusketa aurkeztu ahal izatea pozgarria da zinez, eta, Iruñeko Udalari eskertu nahi diogu aurtengo kultura egutegi konplexuan gure erakusketa mantendu izana.

Artea Oinezek abangoardiako kulturaren eta artearen aldeko apustua egiten du, artista talde handi baten lanari eta parte-hartze eskuzabalari esker, gure garaiko errealitatea argitzen laguntzen baitute. Hausnarketarako espazio bat bilatzea, proposamen artistikoak kontenplatzeko, gizakiaren funtsezko esentzia baitira.

Ohikoa den bezala, aurtengo Artea Oinez erakusketak lengoaia eta teknika ugari biltzen ditu. 99 lan behatu ahalko dira orotara, 18 pintura, 7 marrazki, hainbat teknika baliatuz sortutako 9 grabatu, 16 argazki, 8 inpresio digital, 2 collage eta teknika mistoaren bitartez sortutako 17 lan.

Guztiak gozatu ahalko ditu bisitariak Iruñeko Kondestablearen Jauregian uztailaren 24 eta abuztuaren 30 bitarte honako ordutegiaz: astelehenetik ostiralera 9:00-14:00/17:00-21:00.



Itzuli
ARTEA OINEZ 2020 AURKEZPENA ARTEA OINEZ 2020 AURKEZPENA

Hurrengo ekitaldiak