2020/06/19

LIZARRAKO NAFARROA OINEZ DENDAREN IREKIERA

Hiru hilabete pasa dira Nafarroa Oinezek bere jardueraren etenaren berri eman zuenetik. Osasun egoerak hobera egin duen heinean eta osasun agintariek ezarritako babes eta segurtasun neurriei jarraiki, martxan gara berriro ere Lizarrako Oinez dendan. Ekainaren 22tik aurrera irekita egonen da astelehen, astearte eta ostegunetan. Ildo beretik, online salmenta abiarazi dugu, bertatik egindako erosketa etxean jasoko duzu baina, nahi izanez gero, Lizarrako dendan jasotzeko aukera ere badago.

Oinez denda Gustavo de Maeztu 9 kalean topatuko duzu.

Egutegi/ordutegia. Ekainaren 22tik aurrera:

·        Astelehen eta asteartetan, 18:00-20:00 bitarte

·        Ostegunetan, 11:00-13:30 bitarte



Itzuli

Hurrengo ekitaldiak