SAREA GARA: Ikastolek osatzen dugun elkartasunezko sarea ezagutarazi nahi dugu eta Ikastola guztiak bat garela erakutsi. Ikastola guztiak bat gara.
ETORKIZUNARI BEGIRATZEN DION PROIEKTUA GARA. Hirurogei urteko ibilbideaz baliatuta etorkizuneko proiektua izaten jarraitu nahi dugu, etorkizunera begira dagoena.
EUSKARARENDAKO EZINBESTEKOAK GARA: Euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren zutabeetako bat gara. Euskarak behar gaitu.
HERRIARENGANDIK HERRIARENDAKO SORTUAK. Herriak sortuak garenez, sendotu nahi dugu gure izaera herrikoia.
HEZKUNTZAK MUGITZEN GAITU: Proiektu propioa dugu eta hornitzen jarraitu nahi dugu.
HIZKUNTZA ESKUBIDEAK ALDARRIKATZEN DITUGU: Nafarroan euskara berreskuratzeko xedearekin sortu ginen; hortaz, euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu nahi ditugu, baita euskararen normalizazioa ere Nafarroa osoan 2026ko Nafarroa Oinezen bitartez.
GIZARTEAREKIKO KONPROMISOA DUGU: Ikastolak sortu ginen euskaldun gizartearen beharkunde, nahi eta kezka bati erantzuteko eta orain euskaltzale gizartearen nahikariarekin berretsi nahi dugu gure konpromisoa.
GURE NORTASUNA INDARTU NAHI DUGU: Nafarroa oinez antolakuntzaren bitartez erakutsi nahi dugu gure izaera kooperatibo berezkoa, hots, elkarrekikoa.