Letra: Regino Etxabe, Pello Etxaniz, Xabier Iaben
Música: Urko Peral
Arbolaren erroak
luze ziren eta
Ubagua, Urederra,
Ibarra, Arieta,
Alkaburu, Galdarrain
(ta) Iturrieta
lurrak zuen euskara
barnean gordeta
Iragana, geroa,
enbor bera denez
orain lehen bezala
ezina ekinez
euskaraz bizi, maite,
jolas eta amets
Lizarra Ikastolan
egin hegan oinez
Estellerritik dator
aurten deiadarra
euskaltzale guztiek
dutela batzarra
forgatxatu dezagun
auzolan indarra
hegan oinez ari da
Estella-Lizarra.
Bizi-bizirik dugu
antzinako euskara
Iraganeko hizkuntza
oraina ere bada
erroa hazi da ta
orain arbola da
estellerritar aunitz
euskaldunak gara
Iragana, geroa,
enbor bera denez
orain lehen bezala
ezina ekinez
euskaraz bizi, maite
jolas eta amets
Lizarra Ikastolan
egin hegan oinez
Jolas eta amets
egin hegan oinez
Lizarra ikastolan
egin hegan oinez
Ezina ekinez
egin hegan oinez
Lizarra ikastolan
egin hegan oinez
Iratxe, Ane, Irati
Maria Puy ta Martin
Andres, Fatima, Maddi
Abebetx, Benjamin,
Irantzu, Mikel, Patxi
Oier ere berdin
euskaraz bizi nahian...
oinez hegan egin
Iragana, geroa,
enbor bera denez
orain lehen bezala
ezina ekinez
euskaraz bizi, maite
jolas eta amets
Lizarra Ikastolan
egin hegan oinez
Canción Nafarroa Oinez 2021 - Descargar audio
Colabora
Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU