2024/06/21
Urtero bezala, Oinez Txokoa Takonerako parkean izango da goizeko 10:30etik gaueko 2:30-3:30ak arte. Txosnan, beti bezala, ogitartekoak jateko aukera egongo da eta mahai eta aulkietarako gune bat prestatuko da. San Ferminetarako kaleratu berri den arropa eta material postu salmenta egonen da. Egitarauari dagokionez, programa zabala eta anitza prestatu da musika estilo ezberdinak eta hainbat jarduera eskainiz. Parte hartzera joango diren ia sortzaile gehienak nafarrak izango dira eta hori, modu batean edo bestean.
Ekintzak bi blokeetan banatu dira: alde batetik, arratsaldekoak eta, bestetik, gauekoak. Arratsaldeetan, besteak beste, bertso saio musikatua, EuskarAbentura, Trikidantz, dantza saioa, Pontx pailazoa, Jotatxo… izango dira. Gauean aldiz, Streetwise eta Leizeak, Gailu eta Ochi di Farfalla, Against You eta Dj Marzel, Trikidantz eta Dj Mortx, Baizera, Irati 58… bezalako taldeak entzuteko aukera egongo da. Horretaz gain, reggae jai bat ere antolatuko da.
Jaiari hasiera ematea ez da erronka makala eta, hori dela eta, Zangozako Ikastolak euskalgintza erdigunean jarri, eta hurrengo uztailaren 6ko txupinazoa LABA taldeari ematea erabaki du.