NIEk, Zangozako ikastolak, Zangozaldeko Mankomunitateak eta Zangozako Udalak Oinez Basoa 2014 proiektuan oinarritutako elkarlan hitzarmen bat sinatu zuten, asmo hauek bateratzeko: euskararen ikaskuntza Zangozan mantendu eta lanetik sortutako eta elkarbizitzarako egokia den espazio berritu bat sortu.
Jasotako laguntzarengantik gizarteari ordainean zerbait emateko aukera egokia iruditu zitzaion Zangozako ikastolari, eta Oinez Basoa plural eta anitz bat sortzeko konpromisoa hartu zen, BERRESKURATZEKO erantzunkizunarekin.
Oinez Basoa Zangozaldean proiektua Nafarroa Oinez 2014ko leloaren hiru aditzetan islatu zen:
2015eko urtarrilean ekin zitzaion landaketari eta, dagoeneko, herriko zabortegi zaharra 3.000 landarerekin oihan berritu, herriko nekazaritza ekosisteman 500 landareko baso bat sortu eta hainbat habia-kaxa paratu dituzte hegazti intsektujale ttipiendako, harrapariendako eta saguzarrendako.