NIEk (Nafarroako Ikastolen Elkartea) eta Tafallako Udalak bertako ikastolak, Garcés de los Fayos ikastolak, aurkeztutako Oinez Basoa proiektuan oinarritutako elkarlanerako hitzarmen bat sinatu zuten.
2011ko Oinez Basoa 8.3 hektarea dituen “El Raso” izeneko lursail batean landatu zen, guztira 7.400 zuhaitz, arteak eta ametzak, Nafarroako erdialdeko baso eremuko espezieak biak.
2011ko Oinez Basoak, UPNAko ingeniari agronomoen eskolako “Lurzoruaren kudeaketa eta erabilera iraunkorraren taldea”-rekin, Oinez basoaren ingurugiro onurak eta basoak egindako karbono bahiketa ebaluatzeko ikerkuntza proiektu bat abiarazi du.
Nafarroa Oinezan garraiobideak, ekipamenduak, azpiegiturak eta guneen kudeaketan CO2 produzitzen da. Tafallako Plano mendian sortutako basoan , bai zoruan bai aire biomasan, urteetan zehar karbono kantitate zehatzak kentzen dituzte, modu honetan, Nafarroa Oinezek eragindako CO2 aztarna konpentsatuz.