500 lagun baino gehiago bertaratu ziren Los Llanos Kulturgunean egindako aurkezpen-ekitaldira, eta eskualdeko 20 kultur-, kirol- eta gizarte-elkarte eta taldek baino gehiagok hartu zuten parte.
Ikastolako lau ikaslek inaugurazio zinta moztu dute, eta herritarrek OINEZ, HERRITIK ERROTIK lelopean sortutako bilduma ezagutzeko aukera izan dute.
Nafarroako ikastolen festa 2027ko urriaren 17an ospatuko da Lizarran, bosgarren aldiz. Ikastolako instalazioak berritzea, jasangarritasuna sustatzea eta hezkuntza-proiektuaren etorkizuna sendotzea izango ditu helburu nagusi.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU