Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Tantirumairu ikastola

Tantirumairu ikastola Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza eskaintzen duen ikastetxea da. Otxogorrienea izeneko etxean dauka egoitza, Arretxea kaleko 13. zenbakian. Gaur egun, 78 familietatik datozen 113 ikasle ditu.

TANTIRUMAIRU KULTUR ELKARTEA da ikastetxearen titularra  eta kooperatiba gisara funtzionatzen du; guraso, langile eta bazkideek ikastetxearen kudeaketan parte hartzen dute.
Ikastola, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, normalizazio eta  garapenarekin  guztiz konprometitua dago, eta euskalduntasunetik kultura unibertsalera zabaltzen da.

Erakunde anitza da ikastola, bere partaideen ideia sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso guziak errespetuz onartzen ditu. Herriko familia guzientzat eskuragarria  da, edozein dela ere haren maila  sozio ekonomikoa.

Lesakako Tantirumairu ikastola zazpi ikaslerekin hasi zen bere bidea urratzen 1974. urtean. Garai hartan, irakaskuntza euskaraz aldarrikatzen zuen gizarteak Euskal Herriko bazter guztietan, baita Lesakan ere. Gogo horri erantzunez sortu zen ikastola, guraso eta laguntzaile talde baten ekimenez.

Hasierako urte haiek zailak izan ziren, baliabide eta lokal egokirik gabe. Ikastolak Nafarroa Oinez 1988 antolatu zuen eta lortutako irabaziak, Otxogorrienea izeneko etxean moldaketa-lanak egiteko erabili zituen; horrela, instalazio duinekin  batera, legalizazioa lortu zuen.

Denetara, 42 urte igaro ditugu euskaraz heziz eta euskarari eutsiz. Auzolanean, elkarlanean, familia handi bat osatuz ikastolako haur, irakasle, langile zein gurasoek.

Bide hori ez dugu bakarrik egin, bertze ikastolekin batera, Ikastolen Mugimendua osatzen baitugu. Urte hauetan guztietan, elkarlanean, gure hezkuntza proiektu propioa sortu dugu.

Proiektu horrek haurra du erdigune eta berritzailea eta dinamikoa ere bada,gizartearen eskakizunei erantzuteko etengabe egokituz doana.



Hurrengo ekitaldiak

Abestia eta bideoklipa Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu