Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea

  Audioa deskargatu



BIKIN BATIN  kanta

                                                                                         

Toberaren soinuak zulatu du Agiña

Mairu baratzeetatik sentitzeko adina

Altzairuzko oinarria intxaurra(re)n hosto arina

Zer izan nahi genuke orain oroimen bagina, Agiña, adina,

Hosto arina, Agiña, adina, bagina

 

Bikin bat in, batin biak, ume baten bi sendiak

Bikin bat in, batin biak errekak eta mendiak

Oinez Lesakan erditu Tantirumairuk bi ditu

Zortzi, zazpi, sei, bortz, lau, hiru bikin bat in!

 

Adiskide, bide lagun, ikaskidea

Euskara da gure, zure eta nirea

Ttiki-ttaka ttipi-ttapa oroimenaren bidea

Zer ginen jakin behar da, izateko librea, bidea, nirea,

Ikaskidea, bidea, nirea, librea

 

Bikin bat in, batin biak, ume baten bi sendiak

Bikin bat in, batin biak errekak eta mendiak

Oinez Lesakan erditu Tantirumairuk bi ditu

Zortzi, zazpi, sei, bortz, lau, hiru bikin batin! (X2)

LETRA DESKARGATU.pdf

Hurrengo ekitaldiak

Abestia eta bideoklipa Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu