NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu
Logo eta leloa

BIZI  da gure leloa, lelo laburra eta ausarta, gure ustez indar handia duena, alaia, irekia eta positiboa. Ilusioa, indarra eta gogoa adierazten du bote-prontoan, eta, hain zuzen ere, leloak duen zabaltasuna da bere indar nagusiena. Izan ere, BIZI hitza gutako bakoitzak sentimendu, bizipen edota ideia batekin lotzen du; ez du, zertan, berdina izan. Horregatik, jende asko leloarekin identifikatua sentituko dela uste dugu, eta hori da bilatu nahi izan duguna.

Logoan berriz,  elementu zentrala lorea da, baina lore horren eraikuntzan Iñigo Aritza ikastolaren eta Nafarroa Oinezaren hainbat zutabe ikusi ditzakegu. Lehenik, BIZI leloarekin lotura zuzena duen bihotza ikusi dezakegu, lorearen petaloek itxura hori baitute. Bigarrenik, 4 bihotzez osaturiko lorea da, Iñigo Aritza osatzen duten lau herriak irudikatu nahi ditugulako: Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia.

4 herri hauekiko erreferentzia gisa ere erabili ditugu 4 kolore desberdin logoan zehar. Hirugarrenik, petaloak zirkulu batean elkartzen dira, zirkulu batek lotzen ditu. Izan ere, gure ikastola elkarlanean dagoen komunitate baten gisara irudikatzen dugu, hainbat sektorez osatua: ikasleak, gurasoak, irakasleak, gainontzeko langileak… Denok elkarloturik gure helburuak lortzeko. 

Iraganak bultzatuta eta geroak tiraka
Orainean Nafarroa Oinez dugu.
Ilusioz, gogoz, elkarlanean
Euskara, Ikastola...
BIZI ditugu



Hurrengo ekitaldiak

Pedro Luis Kontserbak Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Bolondresak